LUCIA JAYO ALTAMIRANO

Olagarro batek, harrapakari bat hurbil duenean, tinta kanporatzen du berau nahasteko, bizirik irauteko metodo gisa; nahasmendu-une horretan, bere tamaina murrizten du, harrapakariak pentsatu dezan oso urrun joan dela eta beranduegi dela harrapaketarako. Ez dakit ea olagarro batek dakien distantzia zer ote den, baina ez du jakin behar, zeren garbi baitago imitatu egin dezakeela.

Gauzak egiten ditut leku jakin batean egongo direla pentsatuz, eta egiten ditudan gauzetara egokitzen diren lekuak ere bai. Bien artean nago aldi berean, urmael bat egingo banu bezala, eta, aldi berean, beraren barnean zer egon ote daitekeen pentsatuz. Marrazkiaren bitartez pentsatzen dut, beraren logika propioetan zentratuz eta bertatik pasatzen den guztia eraldaraziz. Ezagutzen ditudan gauzen marrazkiak egiten ditut, eta espero dut gero hortik kanpo aurkitzea; irudikatu eta imitatu dugun zerbait horren ostean ikustea berriz ere ezagutzaren modukoa da, nolabait. Marrazki batean badira flotatzen duten gauzak, eta flotatu beharko ez luketen arren flotatu ere egiten duten gauzak.

Lucía Jayo Altamirano. Arte Ederretan eta Pintura Unibertsitate Masterrean graduatu zen (UPV/EHU), eta urtebetez ikasi zuen Erromako Rome University of Fine Arts-en. Bere praktikaren ardatz nagusiak marrazketa, pintura eta argazkigintza dira. Erakusketa kolektiboak egin ditu Lan Terminal FICC-ZAWP, LABE Gazte Laborategia eta Sala Amárican, eta banakako erakusketa ZAS Kultur-en.