Erakusketa: «Badakizu», Irantzu Yaldebere URIBITARTE40en

2024ko maiatzaren 3an, 19:00etan, URIBITARTE40 Aretoak ateak irekiko dizkio urteko hirugarren bakarkako erakusketari, 2023an ekoizpen zentroan egoiliarra izan zen Irantzu Yaldebereren lanarekin. «Badakizu» izenburupean, erakusketa ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai.

Irantzu Yaldeberek (Bilbo, 1994) argazkigintzaren bidez bideratzen du bere praktika artistikoa, estilo zuzen eta inprobisatuarekin, bere inguruan gertatzen diren une galkor eta detaile sotilak jasoz istanteko argazkietan.

Badakizu lehendik egindako lan baten hedapena da. Izan ere, segida ematen dio aurten bertan argitaratutako Badakizu zein ederra zaren? liburuari, zeinetan artistak 2015 eta 2023 artean egindako argazkiak erakusten baititu. Bi proiektuon diseinuak eta kontzeptualizioak bat egin dute denboran, eta hainbat forma hartu dituzte espazio eta euskarri oso ezberdinetan, hala nola liburuaren bi dimentsioetan eta erakusketa areto honetxek dituen hiru dimentsioetan. 

Erakusketa azken bederatzi urteetan egindako zenbait irudik osatzen dute. Irudiok agerikoak ez diren hiru bloketan antolatu ditu artistak —Icon, Ads eta Instant—, lagundu egiten baitiote irudiak egituratzen eta elkarren artean harremanetan jartzen. Irudiak, zuzenak eta enigmatikoak, behin egin zirenetik behar adina denbora iragandakoan, zentzua eta logika bereganatzen dute artistaren obraren corpusean, eta irisgarri bilakatzen dira beste inoren begiradarentzako.

Yaldeberek, iragana, oraina eta etorkizuna gainjarrita, denboraren malgutasuna aurkitzen du bere lanean, hala une iragankorraren atzematean nola irudien eraikitzean.

ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Badakizu
Artista: Irantzu Yaldebere (Bilbao, 1994).
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo).
Datak: maiatzak 3, 2024 – ekainak 2, 2024
Aretoaren ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita. Sarrera doan.

Exposición: «Badakizu» de Irantzu Yaldebere

Irantzu Yaldebere (Bilbo, 1994). UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean Artean Graduatua (2016) eta Pinturan espezializatua, fakultate bereko master baten bidez (2019).

Artista egoilirra BilbaoArten 2023an eta Bartzelonako Halfhouse Galerian 2019an izanda, bere obrak sari eta aitortza ugari jaso ditu: Ertibil-Bizkaiaren bigarren saria. Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Bisualen Erakusketa Ibiltaria (2016) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Plastiko eta Bisualen ekoizpenerako Beka (2019-20).

Yaldeberek erakusketa indibidual eta kolektibo ugari egin ditu, hala nola Violets. Bilboko Rekalde Aretoaren “Barriek” Programa (2022); Dime Dame Aire Galerian, Bilbo (2019); I_A_U, Bizkaiko Batzar Nagusiak (2019); Getxoarte, Praktika garaikideen zentroa (2018); Ertibil-Bizkaia. Arte Bisualen erakusketa ibiltaria. Bizkaiko Foru Aldundia (2017) edo Okela Sormen Lantegia. XIII. Meeting Point (2017).

Egindako argitalpenen artean, Badakizu zein ederra zaren? (2024) nabarmentzen da, Eusko jaurlaritzaren arte plastiko eta bisualen laguntzarekin; A zer lilura literatura! (2022), Testu zaharrak argitaletxearena, eta Dime Dame (2019), EFi argitaletxearena. Yaldeberek Eremuak#6 aldizkariarekin ere kolaboratzen du, Eusko Jaurlaritzaren programa irekiaren baitan (2019).

EGITARAU PUBLIKOAK

AURKEZPEN EGITARAUA

Irekitzea eta aurkezpen publikoa

Data: maiatzak 3, ostirala
Ordua: 19:00etan
Sarrera librea

Bisita gidatua artistarekin

Data: maiatzak 4, larunbata
Ordua: 12:30ean
Sarrera librea

BISITA GIDATUAK

BISITA GIDATUA PUBLIKO OROKORRARENTZAKO. Aldi bereko bisita gidatua gaztelaniazko zeinu-hizkuntzaz eta ahoz.

Datak: maiatzak 15 (eusk.) eta 22 (cast.)
Ordua: 19:00etan
Sarrera librea

IRANTZU YALDEBEREREN ERRETRATU HEDATUA. BADAKIZU ZEIN EDERRA ZAREN? LIBURUAREN AURKEZPENA

Lorea Alfaro (Estella-Lizarra, 1982) eta Julen García Muela (Beasain, 1993) artistek Irantzu Yaldebere artistaren sormen prozesuari buruzko hausnarketa analisia egingo dute artistarekin batera.

Datak: maiatzak 30
Ordua: 19:00etan
Sarrera librea