Bisita gidatuak publiko orokorrarentzako: «Badakizu» URIBITARTE40 Aretoan

2024ko maiatzaren 15ean eta 22an, asteazkenak, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak «Badakizu» erakusketaren zehar bisita gidatuak eskainiko ditu, publiko orokorrarentzat, gaztelaniaz eta euskaraz, eta entzumen-aniztasun funtzionala duten pertsonentzat. Aldi berean izango dira, Espainiako eta ahozko zeinu-mintzairan.

Informazio praktikoa:

Datak: maiatzak 15 (euskera) eta 22 (gaztelania), asteazkenak
Ordua: 19:00etan
Lekua: BilbaoArte Fundazioaren URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40).

Sarrera librea edukiera bete arte

 

BADAKIZU

Badakizu, aretorako bereziki sortutako proiektuak Badakizu zein ederra zaren? izenburupean urte horretan bertan —artistak 2015 eta 2023 bitartean egindako argazkiekin— argitaratutako argazki-liburua hedatzen du eta jarraipena ematen dio. Bi proiektuen diseinu eta kontzeptualizazioa denbora-tarte berean elkartzen dira eta forma desberdinak hartzen dituzte, askotariko espazio edo euskarritan izandako garapenaren bidez; hala, aipatzekoak dira liburuaren bi dimentsioko objektualtasuna eta erakusketa-aretoaren hiru dimentsioko espazialtasuna. 

Cookie politika
BilbaoArte

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu behar bezala funtzionatzeko eta nabigazio-ohituretan oinarritutako profil batean oinarritutako helburu analitikoetarako. Informazio gehiago nahi izanez gero edota zure lehentasunak aldatzeko, kontsultatu cookie-en politika.

Behar-beharrezko cookieak

Behar-beharrezko cookieak beti aktibatuta egon behar dute zure cookie-hobespenen ezarpenak gorde ahal izateko.

Analisi-cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola webguneko bisitari kopurua edo orririk ezagunenak.

Cookie hauek aktibatuta uzteak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.