Irantzu Yaldebereren erretratu hedatua. ‘Badakizu zein ederra zaren?’ liburuaren aurkezpena

2024ko maiatzaren 30ean, osteguna, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoan, Lorea Alfarok (Estella-Lizarra, 1982) eta Julen García Muelak (Beasain, 1993), Irantzu Yaldebererekin (Bilbo, 1994) batera, egilearen sormen prozesuari buruzko hausnarketa egingo dute. Badakizu zein ederra zaren? liburua eta Badakizu erakusketa izango dira egilearen praktikan murgiltzeko ardatz nagusiak.

Informazio praktikoa:

Data eta ordua: Osteguna maiatzak 30, 19:00etan
Parte-hartzaileak: Irantzu Yaldebere, Lorea Alfaro eta Julen García Muela
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa
(Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo).

Bertaratzea doan izango da eta sarrera librea edukiera bete arte.

Julen Garcia Muela artista eta bigarren hezkuntzako irakaslea da. Hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du (Azkuna Zentroa, Tabakalera, KMK, Botí Fundazioa). Banaka: Cierto tipo de intensidad o locución (Jugo, Kordoba, 2019) eta A body is never just a body (Kordobako Abokatuen Elkargoa, 2018).

Lorea Alfaro artista da. 2014an L/\ jarri zuen martxan. Marka hutsal bat, L/\ (3l3a), irudia sortzeko ingurune babestu bat sortzeko modu gisa. Bere lanak edertasun lasaia, biluzia eta zuzena uzten du agerian.