«Badakizu»-ren inaugurazioa. Irantzu Yaldebere-ren erakusketa URIBITARTE40en

2024ko maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak bere hirugarren bakarkako erakusketa inauguratuko du, «Badakizu», Irantzu Yaldebereren lanekin, zentroan proiektu hau garatzeko beka jaso zuena 2023an.

Inaugurazio programaren barruan, maiatzaren 4an, larunbata, bisita gidatua egingo da, 12:30ean, artistarekin berarekin, doan.

Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara, ikusi ahal izango da martxoaren 10era arte. Doako sarrera.

ERAKUSKETA: BADAKIZU

Uribitarte40 Aretorako bereziki sortutako proiektuak Badakizu zein ederra zaren? izenburupean urte horretan bertan —artistak 2015 eta 2023 bitartean egindako argazkiekin— argitaratutako argazki-liburua hedatzen du eta jarraipena ematen dio. Bi proiektuen diseinu eta kontzeptualizazioa denbora-tarte berean elkartzen dira eta forma desberdinak hartzen dituzte, askotariko espazio edo euskarritan izandako garapenaren bidez; hala, aipatzekoak dira liburuaren bi dimentsioko objektualtasuna eta erakusketa-aretoaren hiru dimentsioko espazialtasuna.

ARTISTA: IRANTZU YALDEBERE

Irantzu Yaldebere (Bilbo, 1994) Okela Sormen Lantegian, Batzar Nagusietan, Aire Galerian edo Rekalde Aretoan egon da erakusgai. Eremuak # 6 programan parte hartu du eta Feministaldian parte hartu du. Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak zuzendutako Artistentzako tailerrean parte hartu du. Egoitzak egin ditu Halfhousen, Bartzelonan eta BilbaoArte Fundazioan, Bilbon.

Irantzu Yaldebereren argazkia

Laguntzailea:
Cervezas El Águila