IBON LANDA AMUTXATEGI

RESTO RASTRO. Eskuak garbitu berri ditut. Lan egiteko materialez beteak nituen; koipe eta kolore ezberdinetako tinta hondarrekin. Eskuetako grasa kendu eta jaboiaren bitartez, eskuak neutralizatu ditut. Nire eskuak beste superfiziekiko eragin maila minimoa du. Ordenagailu aurrean jarri naiz, gaur egindako lanaren inguruan idatzi nahi dut eta. Gaurko egunetik hasita azken hilabeteetan egindako lanekin loturak egiteko aukera izango dudala aurreikusten dut.

Estudiora lagun bat gonbidatu dut elkarrekin lan egiteko asmoakin. Estudioan, 1.75 x 1.20 m-ko paperean inprimaturiko bi publizitate irudi ditut elkarren ondoan zabalduta.

Lagunarengandik interesatzen zaidana zera da; beso eta oinetan baselina aplikatu eta bera bere publizitate irudiaren gainean eta ni nirean kokatuz, gorputz-mugimendu batzuk errepikatzea. Lehendabizi batek darama mugimenduen agintea besteak errepikatzen duen bitartean. Hiru minututako langa pasata, gelditu eta paper euskarriak txinatar tintarekin barreiatu ditut.

Bertan azaleratu dira gorputz zantzuak. Edo beste modu batean esanda, ekintza estampatua geratu da. Ekintza baten erregistroa edo gorputzen ausentzia azpimarratzen duen paper bat geratu da. Eremu grasso batean tinta txinatarrak paperean xurgatua izateko ezintasuna nabarmenduz.

Aitortu beharra dut, deskribatutako ariketaren funtsa oso estimulagarria egiten zaidala nire lanari begira. Hau da, positibo-negatibo edo matrize (gorputza,koipea)-euskarri (papera) kontzeptuen artean lanean aritzeak. Hilabete batzuk dira iada paper gainean material ezberdinen bitartez erreserba edo arrastoaren atzetik nabilela. Lanean aritzeko aitzakia besterik ez izatetik superfizie eta sakontasunaren arteko hartu-eman batean bihurtu da. Modu gestaltiko batean arituz, hondakin (resto) eta arrastoak (rastro) prozedimenduan irudiaren esanahia desplazatzeko ahalmena azpimarratu nahiko nuke. Euskarrian inprimatutako irudia eta tinta txinatarraren artean gorputz ekintzailearen zeharka eragiten du, bien arteko mugak arrastoaren bitartez eraginez.

Nire buruari hurrengoa galdetzen diot: zerrek eramaten nau besteen irudien gainean lanean aritzera?

Uste dut jarrera nahigabeko batetik abiatu zela irudien gainean lanean hasteak. Pertsona ezezagunek imprimatutako irudien gainean aritzeak, irudiaren esanahia kentzeko erraztasuna ematen dit eta irudia modu materikoago batean lan egitera bultzatzen nau. Kasu honetan, papera eta inpresio tintaren ezaugarri eta kualitate mailan lanean aritzen naiz. Ildo honetatik, irudia konposatzen duten kolore ezberdinek inpresio tinta kantitate ezberdinak dituzte, hauek paperaren porositate eremuak aukeratzen dituzte nahitaez.

Ibon Landa Amutxategi (Gasteiz, 1994) Arte Gradua amaitu zuenetik arte jardueran ibili da, puntualki tailerrak jasoz. 2017an Tabakalerako Artisten Lantegian Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubarekin, 2018an Rekalde Aretoan Damaris Panen tailerrean, 2019an EHU-ko Pintura Masterrean eta 2020an JAI-n. Espazio ezberdinetan erakutsi du bere lana, Baratza Aretoan, Ertibil’20-n edo Artiumen, besteak beste.