IRATI URRESTARAZU

2019, Grants
Betidanik aztarnak izan ditut gustoko, artifizialki utzitako, ahaztutako elementuak. Denboran irauten zituztenak, erdoildutako iltzeak, adreilu zatiak, dekadentzian dagoen edertasuna.

Honek bi ideiekin jolastera nakar, batetik naturalak ez diren elementu eta materilate guzti horietan dagoen edertasuna. Hau da, garai batetako elementu nobleetatik gure garaiko plastiko eta erresinetara, kolore naturaletatik, fosforitoetara, 90. hamarkadan jaio izana da daukadan aztarna.

Bigarren ideia aztarna eta materialitate hauen ondotik sortzen zaidan ideia apokaliptikoa. Zeintzuk izango diren edo ez, utziko ditugun aztarna historikoak.

Eta denbora hurbileko aztarna hauen atzean dauden historioak, zertarako sortuak edo erabiliak, egun bulgaritate hutsa direnak inoiz balio izan ahal dutenak. Agian gauzen eta elementuen balioa ere jarri daiteke kolokan.

Honetarako bi hasiera puntu jarri ditut, batetik Hakim Bey-k idatzitako Temporary Autonomous Zone saiakera, non gizarte batean denbora jakin batez iraungo duten leku edo espazio autonomoen beharraz aritzen den. Eta bestetik, youtuben behin kasualidadez aurkitu nuen bideo bat, Slavoj Zizek filosoarena, zabortegi batean ekologiari buruz hitz egiten zebilela grabatu zuena.

Materialtasun ezberdinen arkitekturan sakontzen arituko naiz, material ezberdinen lotura bortitzaren bidez, edota elementuen arteko biolentzia erabiliz. Ez leku guzti horietan galdurik. Erpinetan edo ertzetan mugitzen diren gauzak ditut gustoko, erortzear daudenak, agian bertan egon behar ez dutenaren ideia laxoa dakartenak. Ez lekua, molestatzen duena, egokia ez dena, bertatik  kentzeko gogoa ematen duena.

Irati Urrestarazu. Bilbon hasi zituen arte ederretako ikasketak eta Cuencako unibertsitatean jarraitu zituen, 2014.urtean Okela Sormen lantegia beste kide batzuekin batera sortu zuen arte. Geroztik Okelarekin erakusketa ezberdinak komisariotu ditu, espazioan burutzen dituzten Artisten Meeting Pointetaz gain, Oskola parau Getxo Arteko Galeriak-en barruan, Cadavre Exquis Loraldian, Hire Maitale Traketsa harriak programaren barruan, besteak beste.

2017/2018an Bizkaiko diputazioak ematen dituen beken onuradun izan zen eta 2017an GetxoaArten hartu zuen parte. Erakusketa kolektibo ezberdinetan parte hartu du, Cuenca-n, València-n, Manchester-en, Iruñean eta Altsasun esaterako.

Cookies policy
BilbaoArte

This website uses its own and third-party cookies for proper functioning and for analytical purposes based on a profile created from your browsing habits. For more information and/or to modify your preferences, please refer to the cookie policy.

Strictly necessary cookies

Strictly necessary cookies must always be enabled so that we can save your cookie preference settings.

Analytics cookies

This website uses Google Analytics to collect anonymous information such as the number of visitors to the site or the most popular pages.

Keeping this cookie enabled helps us improve our website.