Entzute-saioa eta ekintza performatiboa: «Como si me dirigiera a ti», Jara Roset & Marta van Tartwijk

2024ko apirilaren 11n, osteguna 12an, ostirala*, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak «Como me dirigiera a ti» (Zugana zuzenduko banintz bezala) (2024) entzute- eta ekintza performatiboko saioa eskainiko du Jara Roset (Madril, 1998) eta Marta van Tartwijk (Bartzelona, 1990) artisten eskutik, «Waving» erakusketaren testuinguruan.

Informazio praktikoa:

Data: apirilak 11, osteguna 12, ostirala*
Ordua: 19:00etan
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa
(Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo).

Sarrera doan aretoa bete arte.

* Sentitzen ditugu eragozpenak, baina ekitaldi honen data hurrengo egunera atzeratu behar izan da.

ENTZUTE-SAIO ETA EKINTZA PERFORMATIBOA

Cómo si me dirigiera a ti (2024) lana Jara Roset eta Marta van Tarwijk artistek zuzendutako entzute-saioa da. Ekintzak irauten duen bitartean, paisaia bisual bat sortuko dute, indarrean dagoen erakusketako — Waving— lanak, Reynaldo L. Vasquez Rodríguez artistak diseinatutako argitalpeneko testuak eta aretoaren barruko ahotsa gogora ekartzen dituzten soinu-materialak oinarri hartuta.