Inaugurazioa: «Waving». Marta van Tartwijk-en erakusketa URIBITARTE40en

2024ko martxoaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak bere bigarren bakarkako erakusketa inauguratuko du, «Waving»Marta van Tartwijken lanekin, zentroan proiektu hau garatzeko beka jaso zuena 2023an.

Inaugurazio programaren barruan, martxoaren 23an, larunbata, bisita gidatua egingo da, 12:30ean, artistarekin berarekin, doan.

Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara, ikusi ahal izango da martxoaren 10era arte. Doako sarrera.

ERAKUSKETA: WAVING

Wavingek udal-ekoizpen zentroan garatutako proiektua du abiapuntu, eta marrazkiaren, ikus-entzunezkoen eta eskulturaren arteko pieza batzuk planteatzen ditu. Eskulturaren eta zinemaren tolesduran, film edo bideo gisa ikusten denaren kalitate material eta espazialera itzultzen da, irudi batzuen gainean argia proiektatzeko mekanismo bat agerian uzten da. Irudikapen zinematografikoan, mugimenduak formari datxekiola dirudi; forma da eta forma egiten du, bere forma. Pentsamendu zinematografiko bat beste hedabide batzuei aplikatuz, gorputz irudi hedatu bat arakatzen du, lausoagoa, mugagabeagoa, inguru argirik gabea.

ARTISTA: MARTA VAN TARTWIJK

Bere praktikan Marta van Tartwijk (Bartzelona, 1990) irudiak esperientzia pertsonala nola sar dezakeen aztertzen du, denbora, testuingurua eta esperientzia subjektiboak artikulatzen dituen giltza gisa funtzionatzen du, esperimentatzen gorputza eta hizkuntza. Artean lizentziatua da UCMn, eta bere prestakuntza ESABen (Frantzia), Bartzelonako Unibertsitatean, A*Desk eta Francisco Alcántara Zeramika Eskolan osatu zuen. Hainbat erakusketa egin ditu instituzioetan, hala nola INJUVE, TEA, La Capella, Sala de Arte Joven, Fabra i Coats, Sant Andreu Contemporani edo Matadero, besteak beste. Bilbaoarten, Dos Maresen eta Tabakaleran egin ditu egonaldiak. Era berean, Getxoarte edo Miquel Casablancas Sariaren finalista izan da eta Arte Plastikoetako Zirkuituetan saritua izan da.

Waving bideoaren fotograma (2024). Artistaren eskaintza

Kolaboratzailea:
Cerveza El Águila